Didakteka
Testu-ereduak C1 Entzumena: Euxebio eta Xatur ametsetan
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 797
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ekintza komunikatiboa: Telesail batean, hitanoa adierazkortasunez baliatuz, bi lagunek osatutako esketxa ulertzea. |
Euxebio eta Xatur ametsetan
Euxebio eta Xatur ametsetan
Xatur: Euxebio, ez nian sekula pentsatuko lortuko genuenik! Euxebio: Ezta neuk ere, adiskide! Ezta neuk ere! Xatur: Hemen gaudek, pottolo-pottolo. Bost negozio martxan, hamahiru enplegatu, kontu-korrontea diruz lepo; eta, onena dena: andregaiak gure zain, oporretara joateko. Euxebio: Horixe, horixe; horixe duk onena. Xatur: Eusebio, bazekiat zer ari haizen pentsatzen! Euxebio: Hi! Eta, horrela, derrepentean hanka egin eta, satorrak lur azpian bezala desagertuko bagina, e? Xatur: Tira, Eusebio, faborez! Euxebio: Ahalegintxo bat egin eta pentsa ezak buruarekin! Gu biok… guk biok Benidormen, dirua barra-barra poltsikoan… ha! Xatur: La Rusia! Imajinatzen diat: piszina, eguzki ederra, bermuta azeitunekin, otarraina, lo-kuluxka goxo-goxoa, afari eder bat… hi! Eta… bi neska-katxarro bakoitzak, aldamenean! Mmmm… Euxebio: Eta, eta hurrengo goizean? Piszina, bermuta azeitunekin, eguzkia, otarraina, lo-kuluxka goxoa eta afaria. Eta bi neska-katxarro aldamenean, eee!! Desberdinak, noski! Kar-kar-kar. Xatur: Bai, bai, bai. Guztiz desberdinak, gainera. Hi! Konforme! Euxebio: Goazemak, Xatur! Xatur: Eee… bueno, ezin diat Euxebio. Ezin zioat horrelakorik egin Margaritari. Euxebio: Motel, motel, begira, begira! Bazatozek. Beti pentsatu izan diat on puska bat haizela, Xatur! Eta, gaur, nire desgraziarako, ikusi diat halaxe dela. Margarita (taberna kanpoaldetik): Xaturrrrrrr? Xatur: Ez, Euxebio, ez nauk on puska bat, koldar galanta baizik. Zergatik ez diat kasurik egin! Euxebio: Xatur, Xatur, Xatur, imajina ezak: gu biok, izenak ere aldatuta. Hi, Luis Alberto; eta ni, Frantzisko Jose, e! Telenobeletan bezala, e!! Xatur: Bai, imajinatzen diat. Ahots goxo bero bat, esanez: Luis Alberto, bihotza, nahi al duzu zuku bat? Margarita (guztiz ernegatuta): Xatur!! Xatur: Zer kristo, gero! Goazen hemendik! Eusebio eta Xaturren esketxa (Goenkale) Youtube (2013-07-28)
|