Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak A2 Entzumena: Etxe bat alokatu nahi dut
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1604
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Etxe bat alokatzeko xedez, ideia garrantzitsuenak ulertzea lagun edo ezagun batekin izandako elkarrizketa batean. |
Etxe bat alokatu nahi dut
Uxue: Aupa, Joana! Zer, iragarkiei begira?
Joana: Bai. Etxe bat alokatu nahi dut.
Uxue: A, bai! Eta non?
Joana: Ba, lanetik hurbil, erdigunean; horrela, ez dut autoa hartu beharko.
Uxue: Aizu, ba, nire ahizpak badu pisu bat zentroan alokatzeko, baina nahiko txikia da.
Joana: Bi logelarekin nahikoa dut.
Uxue: Lastima! Nire ahizparen pisuak logela bakarra du.
Joana: Nik handiagoa nahi dut.
Uxue: Eta Mikelen etxea? Badakizu, datorren hilean atzerrira joango da lanera, eta luzerako.
Joana: Nolakoa da? Zenbat gela ditu?
Uxue: Bi gela handi, sukaldea, komun bat, egongela eder bat eta terraza handi bat.
Bigarren solairua da, eta badauka igogailua.
Joana: Garestia izango da, ezta?
Uxue: Ez dakit. Deitu telefonoz eta galdetu.
Joana: Ba, oraintxe deituko diot.
(Telefonoz)
Joana: Kaixo, Mikel! Joana naiz. Uxuek esan dit etxea alokatuko duzula.
Mikel: Bai. Datorren hilabetetik aurrera.
Joana: Zenbat eskatzen duzu?
Mikel: Hilean 800 euro.
Joana: Gustura ikusiko nuke!
Mikel: Konforme. Gaur lauretan zer moduz?
Joana: Oso ondo. Zein da helbidea?
Mikel: Kale Nagusia, 2.
Joana: Ongi. Bertan ikusiko dugu elkar.
Mikel: Orduan, gero arte!