Irakasbil
Didakteka
Mahaingurua
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
- Bisitak: 602
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaur egun, inoiz ez bezala, etengabe ari zaie eskatzen heziketa-sistemei euren zerbitzuak gizartearen beharretara egokitzeko ahalmena. Baita helduei euskara irakasten dieten euskaltegiei ere, noski. Eta testuinguru harretan kokatu behar da, hain zuzen, helduen euskalduntze-alfabetatzean HABEk abian jarri duen berrikuntza kurrikularra, "aurreko esperientziaren gainean eraiki beharreko egitasmo gisa", betiere berau osatu eta aberasteko; eta ez, inondik inora, iraganean eginikoa arbuiatzeka. Tentuz eta patxadaz urratu beharreko bidea da ezbairik gabe. Iritziak eta eskarmentuak oro lagungarri direlakoan mahai inguru bat antolatu zuen HABEk Udako Ikastaroen baitan gaiaren inguruka hainbat galderaren haritik eztabaida egiteka. Hona hemen parte hartzaileak: Jakin Azkue (HABE); Joanba Bergara (HABE) moderatzailea; Juxto Egaña (HABE); Joxin Etxezarreta (Deustuko Unibertsitatea Euskal Irakaslegoa); Joseba Ezeiza (BERTAN); Asis lriando (/KA); Jokin Nazabal (Gipuzkoako Udal-euskaltegiak); Alex Vadillo (AEK).