Lan-munduaren euskalduntze-alfabetatzea: euskalduntzea IKERLANen

Published: Thursday, 11 October 2001, 10:40 AM
Monografiak 4

1994an IKERLAN euskararen erabilera areagotzeko plangintzan murgildu zen. Proiektu pilotoa izanik, hasieratik izan dugu hainbat erakunderen mota bateko edo besteko laguntza: Arrasateko Udala, HPIN, ELHUYAR, eta, bereziki, HABErena. HABEk plangintzaren diseinua egiten parte hartzeaz gainera, plangintzaren garapenean ere laguntza teknikoa eman digu. Horrela, eta ondoren azaltzen den esperientzian zuzen-zuzenean aritu izan da lanean.