Euskara eta euskal kulturako sei irakurle hautatzeko deialdia

Argitaratua: Friday, 17 February 2023, 11:10 AM
Etxepare Euskal Institutua

Sei irakurle hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egitea erabaki du Etxepare Euskal Institutuak, honako unibertsitate hauetako batean aritzeko: 

  • Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Bartzelonako Unibertsitatean
  • Montevideoko La República Unibertsitatean
  • Berlingo Freie Unibertsitatean
  • Leipzigeko Unibertsitatean
  • Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatean
  • Helsinkiko Unibertsitatean

Gaur, hau da, 2023ko otsailaren 17ko EHAAn, eman da argitara Etxepare Euskal Institutoko zuzendariaren Ebazpena; bertan daude jasota, besteak beste, deialdiaren helburua, baliabide ekonomikoak, hautagaiek bete behar dituzten baldintzak,  lan-baldintza zehatzak eta egonaldiaren baldintzak unibertsitatearen arabera eta eskabideak aurkezteko lekua eta epea. Azken honi dagokionez, hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. 

Etxepare Institutuaren webgunean dago eskura irakurletzei buruzko informazio orokorra.


Show comments