lrakaslegoa eta helduen euskararen irakaskuntza

Argitaratua: Saturday, 1 August 1987, 2:50 PM
Geure iturrietatik

Badira urte batzuk Herri honek bere nortasunari eusteko, hizkuntzaren berreskuratzebideari ekin ziola. Urte haietan han-hernen sortu ziren ikastaldeak eta irakasleak ugarituz eta indartuz joan dira, eta egun Berreuskalduntzearen eta Alfabetatzearen bidea proiektu mardul eta sendoagoa da.

Hastapenetatik honantza hizkuntzaren beraren ingurugiroa ere aldatuz joan da. Euskarak badu presentziarik gure gizartean. Sarri askotan nahiko genukeena baino askoz eskasagoa da, baina hortxe dabilkigu irakaskuntzan, administrazioan, lan-munduan; baita beste giza- jarduera asko eta askotan ere. Aldaketa hauen barman euskararen irakaskuntzak berak ere bide berriak urratu ditu, eta honekin bat baita ikaslegoak eta irakaslegoak ere.