Interneten euskaraz solasteko kanala

Published: Friday, 17 April 1998, 1:35 PM
Bestelako lankidetzak

Bete du jadanik bere lehenengo urtea Interneten denbora errealean euskaraz aritzeko kanalak. Horrelako komunikazio-tresnak IRC (Internet Relay Chat) sistemaz baliatzen dira eskuarki. Eta sistema horren ezaugarria da guk geure ordenagailuan idazten duguna une hartan bertan ari dela gure solaskideeneetara iristen. Hemen eskaintzen dugun informazioa kanalaren erabiltzaile bati, Miren Alaña euskaldun berri gasteiztarrari eskertu behar diogu eta, noski, kanalaz beraz baliatu da bilketa horretarako.