Ikusentzunezkoak hizkuntz irakaskuntzan

Argitaratua: Thursday, 16 August 1984, 8:40 AM
Gai monografikoa

Giza ezagueraren garapena eta hezkuntza prozesuak estu-estu uztartuta egon dira historian zehar. Izan ere, prozesu horien funtsezko ezaugarria jakintza gizonari hurbiltzearena da, lortu eta garatu ondoren, besterengandiko eta besterenganako harremanak eta ezaupideak hobetu eta indartzeko. 

Gizakiak, jakintza eraikitzeko egiten duen bide luzean, hitza, ahozkoa edo idatzia, objektiboki eta formalki mamitutako hitza izan du garraiobide; hitzak adierazten baitzuen testuinguru zehatz batean esan nahi zena, betiere adiera egokia bilatuz.