Ikus-entzunezko teknikak

Argitaratua: osteguna, 1984(e)ko abuztuaren 16(e)an, 08:50(e)tan
Gure iturrietatik

Irakurle guztiek dakitenez, ikus-entzunezkoaren munduak inguraturik gaude. Gero eta zailago egiten zaigu liburu eta aldizkariak irakurtzea, mezuak beste tresna batzuen bidez jasotzeko ohitura sortzen ari baita gure artean. Gure burua zentzu askoren bidez aritzen dela kontuan hartzeak eta mezu-igorketaren alorrean gertatzen ari den aldaketa sakonak ikus-entzunezkoen aldaketa ekarri dute.