Honako hau

Argitaratua: osteguna, 2016(e)ko martxoaren 10(e)an, 13:31(e)tan
Alex Mungia

Kataforak ondoren zerbait datorrela iragartzen duten hitzak dira, eta bi puntuekin batera idatzi ohi dira. Hau erakuslearekin batera, honako hau ere erabiltzen da batzuetan, eta izen bat tartean duela ere bai: "honako gai hau”. Kataforek laguntza ederra ematen digute zerrenda luzeak ematean, esaterako.

Azken boladan, erruz irakurtzen da honakoa forma, baina, aski tradizio zalantzazkoa duenez gero, ez da gomendatzekoa.


  • *Honakoa esan zuen: ...
  • Hau esan zuen: ...
  • Honakohau esan zuen: ...

 

Eta, jakina, zera hitza ere erabili liteke kataforetan, (honako) hau bezalatsu.

 

  • Zera esan zuen: ...

 

Baina ez dira egokiak kataforetarako jarraian, hurrengo, ondorengo eta ondoko hitzak, beste adiera bat dute-eta.

  

Beraz, aski dugu hau(ek) erakusle soila halakoetarako, eta argi izan behar da los siguientes esapidearen euskal ordain egokia dela.

 

 


Gehiago sakontzeko:

  1. HEZKUNTZA SAILA: "Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak” (129.or.)
  2. EHU: "Katafora-esapideak bateratzeko bidean” (Juan Garzia)
  3. EUSKALTZAINDIA: "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa” (86.or.)
  4. IVAP-Juan Garzia: "JOSKERA LANTEGI”(431.or.)
  5. EHU