Hiztegi Batuan egindako azken aldaketak

Argitaratua: osteguna, 2016(e)ko otsailaren 11(e)an, 11:05(e)tan
Alex Mungia

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren lan-batzordeak e. zein h. marka duten hitz guztiak berraztertu ditu, eta, ondorioz, zenbait hitzen formak aldatu dituzte. 

Gogoratu dezagun: e. ikurrak erabil esan nahi du, eta erabili beharreko formaren aurrean agertuko da. Horren aurretik, baztertu beharreko formak ageri zaizkigu*markarekin. Adibidez:

fadura* e. padura

Sarrera horren arabera, padura hitza erabili behar dugu, eta fadura forma (*markaduna) baztertu.


Beste alde batetik, h ikurrak hobetsi beharrekoak aduerazten ditu. Hitz horiek lehenetsiko dira, baliokideak direnen aldean.

hamabosteroko iz. h. hamaboskari

Sarrera horren arabera, hamabosteroko hitza okerra ez bada ere, hamaboskari erabiltzea hobesten da euskara baturako.


Horrela, bada, Hiztegi Batuko hainbat hitzen formak aldatu egin dira. Adibidez:

Orain arteko forma

Erabili beharreko forma

abarrots* e. harrabots

abarrots* h. harrabots

biper* e. piper

biper h. piper

futbolin* e. mahai-futboledo mahai futbol

futbolin h. mahai-futboledo mahai futbol

ihauteri* e. inauteri

ihauteri* h. inauteri

konbidatu h. gonbidatu

konbidatu* e. gonbidatu

letxe h. legetxe; bezalaxe

letxe* e. legetxe; bezalaxe

 



Erreferentzia bibliografikoa:

IVAP, Administrazioa Euskaraz aldizkaria, 2016ko urtarrileko 91. alea: 19-20. 

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Administrazioa Euskaraz 91

Hiztegi batuan egindako aldaketak

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren 2000ko eta 2014 idatzaldien artean dauden aldeak laburbildu dituzte IVAPeko Administrazio Hizkeraren Ataleko kideek artikulu honetan.