Hitz-ordena lantzen

Argitaratua: Friday, 12 May 2006, 12:55 PM
hizpide 62

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) hiru oinarriren gain dago eraikia. Oinarri soziokulturala da horietako bat. Oinarri hau, garrantzizkoa izanik edozein kurrikulutan, areago da euskara-irakaskuntzarenean, oraindik euskara (gizarte- eta hizkuntz) normalizazio-bidean den neurrian.

Normalizaziorik ezak ondorio zehatzak ditu euskalduntzearen maila banatan, arrazoi ezberdinengatik. Laugarren mailan, adibidez, maila honetako ikaslea, besteak beste, normalizatu gabe dagoen esparru bateko hizkuntz erabiltzaile kualifikatu (izango) delako. Ondorioz, laugarren mailan berezi landu beharko dira lexikoa eta sintaxia. Artikulu honek sintaxia du gai; hobeto esanda, hitz-ordena.