Irakasbil
Didakteka
Goiherriko Euskal Eskola eta euskararen irakaskuntza
Argitaratua: Saturday, 14 December 1985, 1:30 PM
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 9

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 9
- Bisitak: 1113
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Goiherriko Euskal Eskolak bere zentroa edo zuzendaritza Lazkaon dauka. Halere, Goiherriko herri guztietako alfabetakuntzaz eta euskalduntzeaz arduratu izan eta arduratzen da. Berez, jatorria bilatzeko historian aski atzera jo behar bada ere, Goiherriko Euskal Eskolaren erakundetzea 1977an egin zen; orduan hasi zen herri guztietako irakaskuntza koordinatzen Goiherrin.
Irakaskuntza, hasera batean, alfabetakuntzan zentratu zen erabat. Gerora, euskalduntzea nagusitu zen nabarmenki. Halere, alfabetakuntzak indar handia izan du gerora ere. Horren lekuko, han eta hemen, hainbat erakundetan lanean ari den goiherritar jende alfabetatua.
Show comments