Frisiera helduei irakastea eta curriculumaren berrikuntza

Argitaratua: igandea, 1999(e)ko urriaren 10(e)an, 16:30(e)tan
Hizpide Monografikoa 3

Funtsean, esan daiteke frisiar hiztun batek nederlandera ere badakiela  hizkuntza horren nagusitasun soziala dela medio. Hortaz, frisiar hiztuna elebiduna da beti. Bestalde, badaude hizkuntza gutxitua ikasten duten  nederlanderadun gutxi batzuk. Frisieraz eta nederlanderaz gain, eskualde-mailako beste aldaera batzuk  ere hitz egiten dira Frisiako probintzian. Zenbait landa-herritan eta hiri frisiarretan dialekto ez-frisiarrak hitz egiten dira. Aldaera horien hiztunak arrazoi estatistikoak direla medio, nederlanderaren eskualde-aldaeren artean sartzen dira.