Euskararen irakaskuntza Estatu Batuetan: esperientzia bat

Argitaratua: ostirala, 1998(e)ko abenduaren 18(e)an, 12:50(e)tan
Bestelako lankidetzak

EEBBetan, Georgetown unibertsitatean, Gaztelania eta Portugesa sailean ari diren ikasleek badute jadanik euskara ikasteko aukera. Unibertsitate horrek egiten duen eskaintza Igone Arteagoitia artikulu honen egileari zor zaio. Berak jarri zituen abian, 1995. urtean, euskara-eskolak unibertsitatean. Eta berak azalduko dizkigu segidan esperientzia horren zertzeladak.