Euskararen egoera soziolinguistikoa, hizkuntz erregistroak eta euskararen irakaskuntza

Argitaratua: ostirala, 1990(e)ko abuztuaren 10(e)an, 12:55(e)tan
Euskararen kutxa
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Hizpide / Zutabe zenbakia:
    • 23
  • Hizkuntza-arloa:
    • Soziolinguistika
  • Bisitak: 1152
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gauza jakina da, hizkuntzaren irakaskuntzan denbora luzez hizkuntzalariak hartu izan direla teoriko bakartzat. Eta ez gara ari antzina-antzina hizkuntzak irakasteko erabili ohi zen metodoaren (arau gramatikalak buruz ikasi, beren aplikaziorako itzulpen idatziak egin, hitz-zerrendak buruz ikasi) kasuaz bakarrik; hurbilagokoak ditugu funtsezko teorikotzat behavioristak nahiz Chomsky hartzen zituzten hizkuntz irakaskuntzaren metodologiak.