Eredu metodologiko aitzindaria, Euskararen Historia Sozialean aurrera egiteko

Argitaratua: asteazkena, 2016(e)ko otsailaren 10(e)an, 11:24(e)tan
  • Atala:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Hizkuntzalaritza
    • Soziolinguistika
Eredu metodologikoa
  • Atala:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Hizkuntzalaritza
    • Soziolinguistika
  • Bisitak: 705
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskararen Historia Soziala lantzeko eredu metodologikoa liburua aurkeztu zuen, atzo, Euskaltzaindiak, Mikel Zalbidek, Lionel Jolyk eta Nikolas Gadnerrek idatzia. Metodologia-liburua da;  hizkuntza-soziologiaren eta soziolinguistikaren teorietan oinarritua eta hizkuntzen gizarte-dimentsioaren historia aztertzeko prestatua berariaz.

Hizkuntzen Historia Soziala oro har, eta Euskararen Historia Soziala bereziki, lantzeko bide egituratua -bide egituratu posibleetariko bat- azaltzen da bertan, eta lehenaldia ez ezik, orainaldia aztertzeko orduan ere baliagarri izan daiteke: alegia, kontaktuan dauden hizkuntza biren edo gehiagoren egoera soziolinguistikoa ahalik eta modu egituratuenean deskribatzeko balio dezake.

Egileen ustez, proposatutako modelo teoriko-metodologikoa "aitzindaria” da. Izan ere, zenbait motibo direla medio, ez dago oraindik aho batez onarturiko jarduera-molde oinarrizkorik Hizkuntzen Historia sozialaren iker-alorrean; ez dago metodologiarik edo modelo zabal onarturik, aldian aldiko ikerketak modu egituratuan eta adostuan burutzeko. Izenak dioen bezala, eredu bat jarri da mahai gainean.

(Plazaberritik hartua)