Entzute-ariketak benetazkoak

Argitaratua: Sunday, 5 April 1987, 3:30 PM
Bestelako lankidetzak

ELT materialetan ari dira azaltzen benetako hizkuntzaren erabileraren bereizgarriak dituztenak, nahiz eta oraindik ere material horiek ez «benetakoak» izateagatik berezi. Bide luzea dago ibilkizun entzunezko materialgintzan, harik eta benetako erabileraren bereizgarriak bereganatu arte; baina oro har baliagarritzat jotzen da behintzat bereizgarri horiek ikasleei helaraztea. Ez da, ordea, hain oro har onartzen benetako entzunaldiaren esperientzia hizkuntzaren bereizgarri batzuk entzutea baino gehiago denik: entzuteko jarduera mota asko suposatzen du, eta hauek oso gutxitan erabiltzen dira ELT materialetan. 

Benetako entzunaldiak ditu gai artikulu honek, zenbait esperientzia jaso eta aztertzen dituelarik. Ondoren, benetako testuez baliatzen diren zenbait ariketa ere aurkezten ditu. Ariketa honen helburua da benetako entzunaldietan gertatzen dena islatzea, ondorengo erantzun eta guzti, beti ere kontuan izanik pedagogiaren mugak.