Testu-ereduak A1 Entzumena: Iloba bisitan

Argitaratua: asteazkena, 2016(e)ko uztailaren 6(e)an, 09:55(e)tan
a1 entzumena langaiak

Ekintza komunikatiboa: Elkarrizketa batean, senitartekoek elkar agurtzeko eta aurkezteko erabilitako ohiko formulak ulertzea.

Izeba:            Nor da?

Axun:            Gu gara izeba, ireki.

Izeba:            Ene...!, Axun, sartu, sartu.

                      Arratsalde on.

Axun:            Zer moduz, izeba?

Izeba:            Ongi, ongi. Eta zuek?

Axun:            Ongi.

                      A, hau Ramon da.

                      Eta hau izeba Pilar da.

Izeba:            Zer? Senargaia?

Axun:            Ez. Ez da senargaia, ez. Laguna edo...

Izeba:            Aurrera, aurrera.

                      Zerbait hartuko duzue... gazta bai?

Axun:            Bai. Hartuko dugu.

Izeba:            Orduan, gazta eta ardoa aterako ditut.

Axun:            Ongi.

Izeba:            Hara, osaba!

Osaba:          Kaixo

Izeba:            Kaixo.

Axun:            Arratsalde on, osaba.

                      Zer moduz?

Osaba:          Kontxo! Zu zara? Musu bat.

                      Eta hori nor da?

Axun:            Hori? Laguna, Ramon.

Ramon:         Kaixo. Zer moduz?

Osaba:          Ongi, ongi. Pozten naiz.