Irakasbil
Didakteka
HABEren 2024ko egiaztatze-deialdietan arituko diren Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile ikertzaileak, tutoreak, ordezko tutoreak eta lurralde-arduradunak izendatu dira
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 649
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Otsailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHHA) eman da argitara HABEren zuzendariaren 2024ko urtarrilaren 29ko Ebazpena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2024ko ekitaldirako Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile ikertzaileak, tutoreak, ordezko tutoreak eta lurralde-arduradunak izendatzeko dena.
Halaber, 2024ko urtarrilaren 26ko ebazpena eman da argitara, eta bertan, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko, 2024. urterako deialdi irekia egiten da.
Aurretik, HABEren zuzendariaren 2023ko abenduaren 21eko Ebazpena argitaratu zen urtarrilaren 10eko EHHAn, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek 2023-2024 ikasturtean euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazioan oinarrituta Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren (HEOCaren) zein maila egiaztatu ahal izango dituzten ezarri, eta 2024ko azterketa-deialdia egiten duena.