Irakasbil
Didakteka
Edo / Ala
Argitaratua: ostirala, 2014(e)ko irailaren 5(e)an, 12:38(e)tan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Bisitak: 1348
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Batzuetan, zalantza sortzen da. Nola idatzi: "zuria edo beltza" / "zuria ala beltza"? Argibide bila, bi iturritara joko dugu.
1.iturria: Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (30.or.)
- EDO/ALA galderetan
Juntagailu hautakarietan, EDO da zabalena, eta beti da zilegi. ALA markatuagoa da, eta galderetan erabiltzen da hautakari-balioarekin (galdera zuzenetan nahiz zehar-galderetan). Galderetan, ALA da hobestekoa elkar baztertzen duten aukerak adierazteko, EDO zilegi izanik ere.
- EDO/ALA galderetatik kanpo
Galdera eta zehar-galderetatik kanpo, bi kasutan agertzen da ALA:
- Ipar-ekialdeko euskalkietan, ZEIN esanahiarekin.
- Hautakari gisa, EDO ere zilegi den tokian, aukerak areago markatzeko (Izan edo ez izan: horixe da kontua / Izan ala ez izan: horixe da kontua).
- Ez da egoki ALA erabiltzea honelakoetan:
a) Bi perpausetan EDO agertzen den egitura honetan (Edo denok elkartzen gara, edo hemen ez dago zer eginik).
b) Berez elkarren kontrako izanagatik ere, egiazki aukera adierazten ez duten hauetan (Hil edo biziko auzia dugu hau / Goiz edo berandu, ikasiko du / Modu batera edo bestera).
2.iturria: Idazkera-liburua (248. or.)
- ALA noiz erabili
- Alde banatan dituen hitzak elkarren antonimo direnean (arra ala emea?)
- Aukera biak elkarren aurkakoak direnean (azukrearekin ala azukrerik gabe?)
- Bi hautagairen artean bakarra aukera daitekeenean (Azkenak dira. Zein hau ala hori?)
- EDO: Adiera zabalagoa du
- Aukeran dauden biak elkarri kontrajarriak ez direnean (Zer egingo duzu: irakurri edo musika entzun?)
- Hautagaiak bi baino gehiago direnean (Nora joango gara: Lazkaora, Estibalitzera, Oñatira edo Belokera?)
Erakutsi iruzkinak