Deklinabideko leku-denbora kasuak (eta II)

Published: Thursday, 17 April 2003, 8:25 AM
Euskararen kutxa
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Hizpide / Zutabe zenbakia:
    • 52
  • Hizkuntza-arloa:
    • Linguistics
  • Visits: 1039
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Bigarren artikulu honetan egileak erakutsi gura luke deklinabideko lekudenbora kasuetan (-n, -ra, -tik, -ko...) erabiliz gero determinatzailetzat zenbatzaile zehaztuak (zenbakiak) eta zenbatzaile zehaztugabeak (zenbat, zenbait, hainbat, anitz ...), denborazkoak ez beste unita te guztiak (metro, gradu, kilo, euro...), halakotzat erabiltzen badira, a/egia, magnitudeak neurtzeko, deklinatzen direla mugatu singularrean [Sei (gradu/metro!kilo/euro)AN; hainbat (gradu/metro!kilo/euro)AN] gure Autonomia Erkidegoan (Bizkaia-Gipuzkoa-Araba) behinik behin (beharbada, baita Nafarroa Erkidegoan ere, parterik mendebalderenean-edo). Esandakoa frogatzeko, erabiltzen ditu Bizkai-Gipuzkoako 50en bat idazleren adibideak, guztira 200en bat, eta Nafarroako ahozko batzuk eta idatzizko bat edo beste.