Curriculum-diseinuaren paradigmak

Published: Sunday, 10 October 1999, 4:40 PM
Hizpide Monografia 3

Ezin da curriculum-paradigmarik diseinatu, akademia edo eskolaz gain, hezkuntza-erakundeek diharduten munduari begiratu gabe. Hamarkada honen ezaugarria industrializazioa da: industria sistematikoki aldatu da mundu naturaletik kulturalera, eta gauzak kontsumitzeko produzitzen dira. Gaurko mundua industriaren ondorengo mundua da, edo, industrializazioari erreferentzia egiten dion termino bat erabiltzearren, postfordis- moaren garaia da.