Irakasbil
Didakteka
Burdinazko zubi
- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Bisitak: 1107
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Askotan, zalantza izan ohi da zenbait hitz-bukaerako 'a' itsatsiarekin; esaterako, burdina hitzarekin. Nola idatzi:
- burdinazko zubi / *burdinezko zubi?
- Burdin Aro / *Burdina Aro?
- burdin hesi / *burdina hesi?
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuari begiratu bat emanez gero, azkar asko konturatuko gara 'a' itsatsia galtzen duela burdina hitzak hitz elkartuetan: burdin barra,burdin hari, burdin hesi, burdin jantzi, etab.
Badaezpada ere, gogora dezagun Euskaltzaindiaren hitz elkartuen idazkerari buruzko 25.araua:
Hitz-elkarteko lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean >a<-rekin nahiz >a< gabe idatz daitezke: biologi azterketa, biologia azterketa.
Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira. Salbuespen dira: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz hauek, hala nahi izanez gero, gal dezakete >a< hori.
Idazkerari dagokionez, amaierako >a< galtzen denean, bereiz idatziko da hitz elkartua eta >a< gordetzen denean, aukeran izango da bereiz idaztea nahiz marratxoa erabiltzea: kultur etxea, biologi azterketa, kultura(-)etxea, biologia(-)azterketa.
Horrela, bada, Euskaltzaindiaren arabera, burdinazko zubi, burdinazko bide, burdinazko soineko idatziko dugu, eta, era berean, burdin barra, burdin errauts, burdin garai,burdin kolore, burdin jantzi edo burdin salda.
Gehiago sakontzeko:
- EUSKALTZAINDIA (25. araua)
- EUSKALTZAINDIA (Hiztegi Batua)
- EIMA
- BERRIA
- EHU