Bideoaren aukera zenbait hizkuntz irakaskuntzaren zerbitzura

Argitaratua: Thursday, 16 August 1984, 8:55 AM
Gela irekia

Orain dozena bat urte oso jende gutxik zekien bideoak eskaintzen zuen aukera zabal eta eraberritua zertan zetzan. Telesaioak egiteko erabiltzen zen oinarrizko zerbait zela jakitetik kanpo, ezer gutxi esaten zigun pantailaren honuntzaldera aritzen ginen eta garen guztioi. Azken urte hauetan, alabaina, alde guztietan ikus daiteke bideoaren eragin indartsua eta .edozein lanbide edo zereginetan kontuan hartzekoa ez ezik, utziezinezkoa ere gertatzen zaigu. 

Nahiz komunikabideetan, artean, industrian, nahiz kulturaren edozein ataletan, nahi eta nahitaezko tresna bihurtu zaigu, eta dagoeneko ugariak dira eskaini dizkigun abantailak. Hala eta guztiz, oraindik ere hein handi batean esplotatzeke aurkitzen delarik, ekar ditzakeen ondorio eta emaitza asko ikuskizun daude, ahalegin luzeago eta trebatuago baten zain.