Euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko "Berdintzen" 2023 beka-deialdia

Argitaratua: Wednesday, 15 February 2023, 9:22 AM
Berdintzen bekak

Euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko lau bekatarako deialdia argitaratu du Kultura eta Hizkuntza Politika sailak (2023ko urtarrilaren 31koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, 2023an euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko lau bekatarako deialdia arautzen eta onartzen duena; 2023ko otsailaren 13ko EHAA).

Esleituko diren beken ikerketa-gaiak honakoak dira:

  • Euskararen biziberritze-prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.
  • Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren euskararen biziberritze-prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.
  • Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola…)
  • Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa-lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).

Aurkeztuko diren lanei buruzko zenbait zehaztapen:

  • Aurkezteko epea:  2023ko martxoaren 14a.
  • Ikerlanen hizkuntza: euskaraz sortuko dira.
  • Diru-kopurua: beka bakoitza 7.500 eurokoa izango da.
  • Iraupena: bederatzi hilabeteko iraupena izango dute eta epea ezingo da luzatu 2024ko urtarrilaren 31tik aurrera.




Informazio zabalagoa:

Helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1091610