Didakteka
Euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko bekak 2022 (Berdintzen)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 425
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlalanak egiteko beka-deialdia eman du argitara Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Berdintzen 2022 beka-deialdia). Guztira lau beka izango dira, bakoitza 7.500 eurokoa (programak 30.000 euroko aurrekontua du). Eskabideak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 25era arte egongo zabalik.
Esleituko diren beken ikerketa-gaiak honako hauek izango dira:
- Euskararen biziberritze-prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.
- Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren euskararen biziberritze-prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.
- Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola…).
- Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).
Beken xedearen ondoriozko lanak euskaraz egingo dira. Eskatzaileak pertsona fisikoak izan behar dira, banaka edo taldeka. Hautaketa-Batzorde batek baloratuko ditu eskaerak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak ebazpen-adierazia emango du. Bederatzi hilabete iraungo ditu bekak, deialdiaren ebazpena jakinarazten duen unetik aurrera; edonola ere, ezingo da epe hori luzatu 2023ko urtarriletik aurrera.