Bera ≠ berdin

Argitaratua: asteartea, 2016(e)ko apirilaren 5(e)an, 13:29(e)tan
Alex Mungia

Bi hitzok ez dira esanahi berekoak, baina zenbait hiztunek oker erabiltzen dituzte. BERA esatean, erreferente bakarrari buruz ari gara; alegia, gauza, toki edo beste zerbait adierazten da, baina bat bakarra. BERDINA esatean, aitzitik, erreferente bat baino gehiago adierazten da, eta konparatu egiten dira, esaterako, bi gauza edo toki (bi, edota gehiago).

Adibidez:

  • Bide bera egiten dute Iruñetik Bilbora elkarrekin doazen lagunek. (bide bakarra)
  • Berdinak dira zuk eta nik dauzkagun autoak. (bi auto dira)

Beraz:

  • Adin berdinekoak dira (oker) / Adin berekoak dira (zuzen)
  • Talde berdinean jokatu genuen (oker) / Talde berean jokatu genuen (zuzen)

 


Gehiago sakontzeko:

  1. Euskaltzaindiaren hiztegia (116. or.-118. or.)
  2. Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak  (130. or.)
  3. EHULKU