Helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaile bat gaitzeko beka-deialdia egin du HABEk

Argitaratua: Thursday, 19 December 2024, 9:01 AM
HABE

HABEk ikerketa-eremu berriak zabaldu eta landu nahi ditu helduen euskalduntzean, bereziki aniztasun funtzionalaren eremuari erreparatuz, bigarren hizkuntzen ikas-irakas prozesuen eta desgaitasunen eremuekin zerikusia duten gaietan prestatzeko egitasmo zehatzak emanez. Horretarako, helduen euskalduntzearen didaktika aplikatuaren metodologiagintzaren alorrean ikertzaileen gaikuntzarako beka-deialdia egitea erabaki du.

Bekaren iraupena hogeita lau hilabetekoa izango da, onuraduna HABEn hasten den lehen egunetik zenbatzen hasita. 

Deialdi honetara aurkeztu nahi dutenek honako baldintzok bete beharko dituzte  (dirulaguntzei buruzko Dirulaguntzen Erregimena Arautzeko den abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzez gain): 

  • Gehienez, 35 urte izatea bekaren deialdia egin den urteko urtarrilaren 1ean.
  • Unibertsitateko goi-mailako titulazioa edukitzea (batez ere pedagogia, hizkuntzalaritza edo filologia eta psikologia arloetakoa). 
  • Gutxienez, euskararen C1 ALTE ezagutza-maila ziurtatzen duen egiaztagiriren baten jabe izatea (edo Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzea). 

Eskariak aurkezteko epemuga hilabetekoa da, Ebazpenaren argitaratze-egunaren biharamunetik; hau da, 2024ko abenduaren 20tik 2025eko urtarrilaren 21era bitartean.

Deialdi honen xehetasun eta jakingarri guztiak 2024ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (ikus erantsitako dokumentua);  eskabideak aurkezteko https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1095503