Didakteka
"Behin euskaldun baten memoriak" liburuaren online irakurketa, Cervantes Institutuaren eskutik
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Jarduera motak:
- Online
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Jarduera motak:
- Online
- Bisitak: 210
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Mosaico irakurketa-klub birtuala Cervantes Institutuaren liburutegi elektronikoaren ekimen berria da. Katalanez, galegoz eta euskaraz idatzitako liburuei buruzko irakurketak antolatzen hasi da. Topaketa kulturalerako eta elkarrizketarako lekua izan nahi du Irakurketa-klubak, beste hizkuntzetan idatzitako literaturaz gozatzeko eta sakontzeko, hizkuntza horietako egileak ezagutzeko eta, proposamen berritzaileen bitartez, online zerbitzuan dagoen eskaintza literarioa eta kulturala zabaltzeko. Irakurketak gaian adituak diren espezialistek dinamizatuko dituzte. Horrez gain, irakurketaren esperientzia aberatsagoa izan dadin, egileek ere parte hartuko dute.
Azaroko irakurketan, Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak nobela izango da irakurgai; Yurre Ugarte idazle eta gidoilaria izango da dinamizatzailea. Bernardo Atxaga idazleak ere parte hartuko du irakurketan.
Hona hemen jardueraren egutegi zehatza:
- Irakurketaren iraupena: azaroaren 5etik 29ra.
- Online irakurketaren epea: azaroaren 5etik 20ra.
- Irakurleekin elkarrizketa: azaroaren 20tik 26ra.
- Egilearekin (txat) topaketa: azaroak 27.
Irakurketa-klub honetan parte hartzeko baldintza bakarra bete behar da: Cervantes Institutuko liburutegien bazkide-txartela indarrean edukitzea. Cervantes Institutuko web-orrian duzue bazkide-txartela eskuratzeko informazioa.
Behi euskaldun baten memoriak liburuaren sinopsia
Gerraostean euskal landa-eremuan gertatutakoen ikuspegi berezia eskaintzen duen umorezko eleberria da. Liburuaren protagonista Mo behia da eta berak argi du ez duela beste behien patu bera izan nahi. Ondorioz, barruko ahotsak aginduta, bere memoriak idazten hasten da. Balantzategi baserrian gerraostean giroturiko kontakizun gordin, umoretsu eta sakonaz gozatzeko aukera izango du irakurleak. Liburuak bi irakurketa ditu: bata, xumeagoa, publiko gazteari zuzendua, eta bestea, sakonagoa, gerraren gordintasuna erakusten duena.