Barakaldoko Udal Euskara Erakundean euskara-irakasleen lan-poltsa osatzeko lehiaketa

Argitaratua: Monday, 31 March 2025, 11:27 AM
Barakaldoko UE

Barakaldoko Euskara Udal Erakunde Autonomoan (Udal Euskaltegia) jardungo duten euskara-irakasleen lan-poltsarako meritu-lehiaketa arautuko duten oinarriak eman dira argitara Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

Barakaldoko Udal Euskara Erakundea

Deialdiaren helburua da euskara-irakasleen lan-poltsa sortzea. Lan-poltsa hori, besteak beste, erabiliko da Euskaltegiko  ikastaroak emango dituzten irakasleak kontratatzeko, bai eta irakasle-lanpostuari dagozkion bestelako eginkizunak betetzeko ere. Lan-poltsarako onartutako irakaslegaiek, nagusiki, lan-metaketaren ondorioz sortzen diren lanpostuak beteko dituzte edo irakasle titularren lanerako aldi baterako bajengatik edo beste arrazoi batengatik lanera etortzen ez direnean horien jarduna egingo dute.

Lan-poltsan C2ko agiria zein C1eko agiria dutenak aurkeztu ahalko dira. Izena emateko epea martxoaren 26an hasi da eta apirilaren 8an bukatuko da

Izena emateko 3 bide dago:

1.       On-line, web-orrialdean dagoen eskabidea betez,

2.       Aurrez aurre, 

Barakaldoko Udal Euskaltegiko Idazkaritzan edo Barakaldoko Udalaren HAZ zerbitzuan.

3.       Beste administrazioetan. 

Herri Administrazioen erregistroetan ere aurkeztu ahal izango dira, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, 38.4 artikuluan ezartzen duenari jarraiki.

Lan-poltsaren oinarriak web-orrialde honetan irakurri ahal dira.