Didakteka
BAGOAZ! (A1-A2) audio, bideo eta sekuentzia didaktikoak IKASBILen
Argitaratua: Thursday, 26 March 2015, 2:01 PM
- Atala:
- Egilea:
- Levels:
- Irakasten-arloak:
- Ikasbil atazak
- Atala:
- Egilea:
- Levels:
- Irakasten-arloak:
- Ikasbil atazak
- Bisitak: 679
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Audio eta bideo bakoitzak mailari dagokion egoera komunikatibo bat aurkezten du. Aukeratutako egoerak hurbilak, egunerokotasun handikoak eta aurreikusgarriak dira. Izan ere, komunikazio errealaren eredu izan nahi baitute.
Pertsonaia nagusiak Josu eta Amaia dira. Ikasleak eta etxeko lagunak. Beren eguneroko bizitzako gorabeheren berri izango dugu atalez atal: pasadizo hurbil, atsegin eta askotan umoretsuak biziko dituzte elkarrekin hizkera naturala erabiliz. Bizpahiru minutuko iraupena dute pasadizo hauek.
Proposamen didaktikoari dagokionez, audio eta bideo bakoitza oinarri hartuta sekuentzia didaktiko bat sortu dugu. Sekuentzia-sorta honek, hala ere, ez du ikastaro bat osatzen. Sekuentzia bakoitza bideo edo audioan gertatzen den egoera komunikatibo hori lantzeko diseinatu dugu; beraz, autonomoak dira. Nolanahi ere, egia da bideo eta entzungaien pertsonaien bizipen eta gertaeretan oinarrituta dauden neurrian, pasarteen artean hari narratiboa egon badagoela. Hori dela eta, sekuentziak zenbakituta datoz, gertaeren logikari jarraituz, eta didaktikoki katalogatuta irakasleok programazioetan aise txerta ditzazuen.
Aukeratu dugun planteamendu didaktikoak baditu ezaugarri jakin batzuk: ikasgelan irakaslearen gidaritzapean audio eta bideoak ikus-entzun, ulermen-jarduerak egin eta beste ikaskideekin batera ekintza komunikatibo bat burutzeko diseinatu dira sekuentziok. Lan osagarri gisa, proposamen didaktikoak jarraipena du ikasleak bakarka egiteko jarduerak ere aurkituko baititu.
Show comments