Atazatan oinarritutako hizkuntz irakaskuntza humanista eta ESOL ikaslea: ikaslea egiazkiago ardatz hartuko duen metodoaren bila

Published: Thursday, 17 August 2000, 11:15 AM
Beste iturrietatik

Ezaguna da euskalduntze-alfabetatzearen alorrean atazatan oinarritutako hizkuntz irakaskuntza. Eta asko eta askotarikoak dira, Hugo Vanegas artikulugilearen ustez, irakaskuntza-mota horren abantailak. Hala ere, ez zaio iruditzen metodo behavioural, kognitibo eta humanistetatik garatutako planteamenduak bazter utzi beharko liratekeenik. Badago, bestalde, atazen bidezko irakaskuntzarekin batera oso aintzat hartzeko alderdia: ikasleak ikas-estrategietan trebatzea autonomoagoak izan daitezen.