Aisa, etorkinak euskarara hurbiltzeko atea

Argitaratua: Thursday, 13 May 2004, 9:15 AM
hizpide 56

Azken urteotan makina bat etorkin etorri da Afrika, Hego Amerika edo Ekialdeko Europatik Euskadira, bizitzen gelditu eta bertakotzeko asmoz. Egoera soziologiko horrek erantzun aproposa izan dezan, errealitate soziolinguistiko berriari egokitutako hizkuntz politikako neurriak beharrezkoak dira. Hortaz, gure egitasmoak euskara ezagutaraztea du xede, etorkinak guztiz gizarteratuta bizi daitezen.