Prestakuntza-jarduerak

Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa (2026)

Argitaratua: asteartea, 2026(e)ko irailaren 15(e)an, 12:00(e)tan
Etxepare

Aurten ere atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza-ikastaroa antolatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta EHUk. 

Urrian hasiko den ikastaroak atzerrian euskara eta euskal kultura irakasteko metodologia, tresnak eta baliabideak eskainiko ditu. Izan ere, atzerriko hizkuntza gisa euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan atzerrian ariko diren irakasleen (irakurleen) prestakuntzan sakontzea du helburu. Hauek dira hartzaileak: Giza eta Gizarte Zientzietako goi-mailako tituludunak, graduko 4. mailan dauden ikasleak, irakurle izan nahi dutenak, testuinguru eleaniztunetan euskara eta euskal kultura irakasten ari direnak eta euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenak.  

Aurtengo edizioa 2026ko urriaren 2tik azaroaren 27ra izango da ostiral eta larunbatetan Donostian, hain zuzen EHUko Gipuzkoako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean (Ondarreta pasealekua 18). Matrikula online egin ahal izango da irailaren 17ra arte. 

Informazio zabalagoa, Etxepare Euskal Institutuaren webgunean.