Elegunea, atari berria

Publicado: martes, 14 de febrero de 2017, 15:25
Elegunea

Elegunea proiektua jarri du abian HABE LiburutegiaEibarko Juan San Martin liburutegiarekiko lankidetzan. Hizkuntzak ikasteko baliabideak biltzen dituen ataria da, horretarako Interneten dauden dohaineko baliabideak herritarren eskura jartzeko asmoz sortutakoa.

Bertan, Interneteko baliabideetarako sarbidea eskaintzen da URL bidez. Hizkuntzen arabera dago antolatua: euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta beste hizkuntza batzuk. Gainera badu azken toki bat hiztegi eleaniztunak biltzen dituena.


HABE liburutegiaren blogean informazio zabalagoa.