Edinumen argitaletxeak eta Salamancako Unibertsitateko Cursos Internacionalesek, ELEren arloko beste erakunde batzuekin elkarlanean, MINELE web-mintegiak antolatzen dituzte. Edizio honetan, adimen artifizialak ELEren irakaskuntzan eskaintzen dituen aukerak dituzte ardatz: AA ikasgelan nola txertatu, materialak nola diseinatu eta ebaluazioan nola erabili, betiere irakaslearen eginkizuna aintzat hartuta.
Lehenengo saioa azaroaren 19an, 17:00etan, izango da, Sonia Casado Garcíaren eskutik: "La IA como aliada del aula de ELE: planificar en segundos, enseñar con criterio".
Bigarrena, 2027ko urtarrilaren 14an, 17:00etan izango da, Ana Vázquezen eskutik: "Innovación en el aprendizaje de ELE: diseñar, evaluar, mejorar".
