Elhuyarrek sei hitz-jolas sortu ditu euskara lantzeko

Elhuyarrek sei hitz-jolas sortu ditu euskara lantzeko

par Iñaki Murua,
Nombre de réponses : 0
Elhuyarrek sei hitz-jolas berri jarri ditu martxan, hitzekin jolastuz euskara lantzeko eta hiztegia aberasteko. Jolasak ElhuyarHiztegiaren webgunean bertan eta mugikorretarako aplikazioan erabil daitezke. Askotariko erabiltzaileei zuzenduta daude, besteak beste, euskara ikasten ari direnei, ikasleei, irakasleei eta profesionalei. 
 
Sei aukera daude: 
  • Hitz-katea.
  • Anagrama.
  • Urkatua.
  • Hitzak konektatu.
  • Asmatu hitza
  • Hitza ezabatu.

Modu librean edo lehiaketa-moduan aritzeko aukera dago; horietako batzuetan bertsio erraza edo zaila aukera daiteke. 

Horrez gain, Gaurko jolasa aukera eskaintzen da: egunero sei jolasetako bat dago erabilgarri, eta parte-hartzaile guztiek baldintza beretan jokatzen dute. Jolasetan erabiltzen diren hitz guztiak Elhuyar Hiztegiatik hartuak dira, eta hiztegiko sarrerak kontsultatzeko aukera dago, hitzen esanahia, erabilera eta bestelako informazioa ikusteko.