Euskaltzaindiak "Jagonet" zerbitzua eguneratu du

Euskaltzaindiak "Jagonet" zerbitzua eguneratu du

par Iñaki Murua,
Nombre de réponses : 0

Euskaltzaindiak Jagonet kontsulta-zerbitzuko datu-basea eguneratu du. Hala, webgunean 37 fitxa berri jarri ondoren, herritarrek bidalitako galderei emandako erantzunen 907 fitxa dira orain kontsultatu ahal direnak.  

Zer da Jagonet eta nola erabil daiteke

Jagonet hizkuntzaren gaineko kontsulta zerbitzu bat da, Akademiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena. Erabiltzaileak bi bide ditu hizkuntzaren inguruko zalantzak argitzeko:

  • horiek datu basean bilatzea;
  • erantzunik aurkitu ezean, galdera egitea.

Jagonet, hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzua