GIELEren VIII. Jardunaldia

GIELEren VIII. Jardunaldia

Iñaki Villoslada Fdez. -
Erantzun kopurua: 0

GIELEren VIII. Jardunaldian izena emateko epea zabalik

GIELEk jakinarazi du dagoeneko iragarrita dagoela VIII. jardunaldian parte hartzeko izen-ematearen epea. Jardunaldia Murtziako Unibertsitateko Hizkuntza Zerbitzuak antolatzen du, hizkuntzen ebaluazioaren arloan diharduten profesional eta ikertzaileen topagune gisa.

«Automatización o potenciación: nuevos constructos en la era de la IA» izenburupean, hizkuntzen irakaskuntzan eta ebaluazioan adimen artifizialak dituen aukerak eta erronkak aztertuko dituzte. Azaroaren 27an eta 28an Murtziako Unibertsitatean egingo diren jardunaldietan, datuetan oinarritutako hizkuntza-proben baliozkotzea, probak diseinatzeko, hizkuntza-gaitasun produktiboen ebaluazioa eta AAren dimentsio pedagogiko eta etikoak landuko dira. Horrez gain, mahai-inguruak, jardunbide egokien gida baten aurkezpena eta ebaluazioarekin, irakasleen prestakuntzarekin, proben diseinuarekin eta estandarizazioarekin lotutako komunikazioak izango dira. Jardunaldien helburua da hausnartzea adimen artifizialak nola lagun dezakeen hizkuntzen irakaskuntza eta ebaluazioa hobetzen, kalitatea, fidagarritasuna eta ekitatea bermatuz.

GIELEri buruz
Grupo de Interés en Evaluación de Lenguas en España (GIELE) hizkuntzen ebaluazioari buruzko interesa duten profesionalen sare bat da, esperientziak trukatzeko, ikerketa sustatzeko eta jardunbide egokiak partekatzeko helburua duena.

Informazio gehiago:

Interesa duen orok jardunaldian parte hartzeko aukera du, eta antolatzaileek Murtzian elkartzeko gonbita luzatu dute.

Izen-ematea:
Izena emateko formularioa