Beñat Erezumak sortu duen Wikimapa tresnak euskarazko Wikipediako milaka artikulu mapa batean kokatzen ditu. Mapan zehar nabigatu, bilaketak egin edo kategoriak iragazi daitezke, eta puntu bakoitzetik zuzenean jo dagokion Wikipediako artikulura.
Erabilera interesgarriak izan ditzake euskararen irakaskuntzan. Besteak beste, idazleen jaioterriak kokatzeko, literatura-lanak leku jakinekin lotzeko, toki-izenak lantzeko edo Euskal Herriko ondare historiko eta kulturala ezagutzeko baliatu daiteke. Gainera, ikasleak euskarazko informazioa bilatzera, aukeratzera eta testuinguru geografiko batean kokatzera bultzatzen ditu.
Erreferentzia
Erezuma, B. (2026, urriaren 12a). Wikimapa. Bigarren deribatua - Beñat Erezuma. https://berezuma.substack.com/p/wikimapa