Asteartearekin....

Asteartearekin....

de Iñaki Villoslada Fdez. -
Número de respuestas: 2

Asteartea eta 13 zenbakia: zoritxarraren arrastoak zenbait hizkuntzatan

Gaur, urriaren 13a, asteartea da.

Badira euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz antzeko esaerak: «Martitzeneko ezkontzea, martirioa; «En martes, ni te cases ni te embarques», «Dimarts, ni embarcats ni casats», «En martes, nin te cases nin te embarques».

Zenbait hizkuntzak egun horren inguruko sinesmen zahar baten arrastoa gordetzen dute: ezkontzea edo itsasoratzea bezalako erabaki garrantzitsuak ez ziren astearterako gomendatzen; hizkuntza batzuetan, ordea, ostirala da zorte txarrarekin lotzen den eguna: Friday's sail always fails; On ne doit rien entreprendre un vendredi.

Jarduera posiblea:

Zuk sinesten al duzu zorte txarrean? Ezagutzen al duzu horrelako esaerarik?

Gehiago: 

Ikasbil: Arteartea eta hamahiru

En respuesta a Iñaki Villoslada Fdez.

Er: Asteartearekin....

de Ainara Maya Urroz -
Kaixo, arrastiri on:

Nire ustez, interesgarria litzateke aztertzea euskarazko erranahi horiek benetan euskal tradiziotik datozen ala beste hizkuntza eta kultura batzuetatik hartutako itzulpen hutsak diren. Izan ere, euskaldunon iruditeria zaharrean, hamahiru zenbakia zorte onarekin lotzen omen zen, eta ez zoritxarrarekin. Horregatik, galdera bat sortzen zait: euskarazko erranaldi horiek gure herri-sinesmen zaharren isla al dira, ala beste kultura batzuetako sinesmenak euskarara ekartzearen ondorio?

Azken batean, «ez dok amairu, ez dok malefizio» erranaldiak oroitarazten digu hamahiru zenbakiak ez duela zertan zorte txarra ekarri. Agian, gai hau aukera polita izan daiteke euskararen eta inguruko hizkuntzen arteko harremanak ez ezik, gure sinesmen eta tradizioen bilakaera ere aztertzeko.

Ez al da bitxia euskarak, hizkuntza gehienek ez bezala, 13 zenbakia zorte onarekin lotzea? Agian, horrek erakusten du euskal kultura eta sinesmen zaharrak ez direla beti bat etorri inguruko kulturekin.

Zer uste duzue zuek? Ezagutzen al duzue beste euskal esaera zaharrik zorte on edo txarrarekin lotuta? Eta nola interpretatzen duzue 13 zenbakiaren inguruko anbibalentzia hori euskal kulturan?

Hau ere hausnarketa interesgarria izan daiteke hau ikasleekin egiteko, ezta?

Eskerrik hanitx ekarpen honengatik.

Izan ongi eta mila goraintzi, 

Ainara


Erreferentzia webgrafikoak: 
Centro Virtual Instituto Cervantes
DORTOLI


En respuesta a Ainara Maya Urroz

Er: Asteartearekin....

de Iñaki Villoslada Fdez. -
Kaixo: ikertzeko kontuak dira, bai, horiek guztiak. Edonola, euskal tradizioan hamahiru zenbakia zorte onarekin lotzen den frogarik ez dut nik behintzat aurkitu, baina horrela ez denik ere ezin dut esan froga askorekin. "Ez dok hamahiru" esapideak kontrakoa adierazten duela ematen du behintzat, oinarrituta dagoen tradizio zaharreko Martin Errementari ipuinean hain zuzen ere hamaihiru zenbakia da malefizioa. Edonola, Oteizak berak hamabigarren apostolutik hamalaugarrenera salto egin zuen...