Asteartea eta 13 zenbakia: zoritxarraren arrastoak zenbait hizkuntzatan
Gaur, urriaren 13a, asteartea da.
Badira euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz antzeko esaerak: «Martitzeneko ezkontzea, martirioa; «En martes, ni te cases ni te embarques», «Dimarts, ni embarcats ni casats», «En martes, nin te cases nin te embarques».
Zenbait hizkuntzak egun horren inguruko sinesmen zahar baten arrastoa gordetzen dute: ezkontzea edo itsasoratzea bezalako erabaki garrantzitsuak ez ziren astearterako gomendatzen; hizkuntza batzuetan, ordea, ostirala da zorte txarrarekin lotzen den eguna: Friday's sail always fails; On ne doit rien entreprendre un vendredi.
Jarduera posiblea:
Zuk sinesten al duzu zorte txarrean? Ezagutzen al duzu horrelako esaerarik?
Gehiago:
Ikasbil: Arteartea eta hamahiru