Euskararen Erreferentzia Corpusak (EEC) handitzen jarraitzen du
Euskaltzaindiak eta AEKk bost urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Akordio horren bidez, AEKren Aizu! aldizkariko testuak eta bestelako euskarazko materialak txertatuko dira Euskararen Erreferentzia Corpusean (EEC), corpusaren edukia aberastu eta ordezkaritza handitzeko.
EEC euskararen erabilera errealak biltzen dituen corpusa da. EEC, hizkuntza-, literatura- edo ikerketa-helburuetarako estandar edo erreferente gisa erabilia izan ahal izateko asmoarekin sortua da.
HABE ere EECren erakunde laguntzaileetako bat da, eta bere esparruan sortutako hainbat eduki eta baliabideren bidez corpusaren osaketan laguntzen du. Horrek erakusten du euskararen corpus erreferentzial hau erakunde askoren ekarpenari esker posible dela.
Irakasleon ikuspegitik, EEC baliabide interesgarria da, benetako erabileretan oinarritutako datuak eskaintzen baititu: hitzen erabilera-maiztasuna, testuinguruak, joera lexikoak eta bestelako informazio erabilgarria kontsulta daitezke bertan. Corpusaren etengabeko hazkundeak, gainera, haren balio didaktikoa eta ikerketarakoa indartzen ditu.
Berria irakurtzeko: