Hizkuntz paisaiaz eta generoaz artikulu bat

Hizkuntz paisaiaz eta generoaz artikulu bat

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Hizkuntz paisaiaren eta genero-ikuspegiaren arteko harremana aztertzen dute Leticia Santana Negrínek, Carolina Arrieta Castillok, Estíbaliz Pérez Asperillak eta Coral González Garcíak Street Art & Urban Creativity aldizkarian argitaratutako "Linguistic landscape and gender: Reading the city as an educational tool" artikuluan. 

Egileen hitzetan, espazio publikoan ikusgai dauden hizkuntza- eta komunikazio-adierazpenek genero-desberdintasunak islatu eta erreproduzitu ditzakete, baina, aldi berean, hausnarketa kritikoa sustatzeko eta berdintasunaren ikuspegia lantzeko baliabide didaktiko ere bihur daitezke. 

Artikuluan, irakasleen prestakuntzan garatutako berrikuntza-proiektu baten emaitzak aurkezten dira. Horren barruan, parte-hartzaileek hiriko seinaleak, kartelak eta bestelako adierazpen bisualak genero-ikuspegitik aztertu zituzten. Emaitzen arabera, hizkuntzaren erabilerari eta generoaren irudikapenari buruzko gaitasun kritiko handiagoa garatu zuten. Hizkuntz paisaiaren mapa digital kolaboratibo bat izan zen esperientziaren azken emaitza. Artikulugileen ustez, proposamen hori beste hezkuntza-testuinguru batzuetara ere eraman daiteke, hizkuntza, berdintasuna eta herritartasun kritikoa uztartzen dituen baliabide didaktiko gisa.

Erreferentzia bibliografikoa

Santana Negrín, L., Arrieta Castillo, C., Pérez Asperilla, E., & González García, C. (2026). Linguistic landscape and gender: Reading the city as an educational tool. Street Art & Urban Creativity12(5), 139–159. https://doi.org/10.62161/sauc.v12.6194