Irakasmunduari lotutako atala bukatu du Euskaltzaindiko Hiztegiko lantaldeak

Irakasmunduari lotutako atala bukatu du Euskaltzaindiko Hiztegiko lantaldeak

by Iñaki Villoslada Fdez. -
Number of replies: 0

Euskaltzaindiak arlo horretako hitzak berrikusi eta eguneratu ditu, berriak sartuz. Ikasleek, irakasleek eta materialgileek irakaskuntzari lotutako terminoen definizio eguneratuak, erabilera-adibideak eta hizkuntza-arauak eskura izango dituzte. Eguneratze honetan, besteak beste, hizkuntzalaritzan, literatura-kritikan edota hizkuntzen ikaskuntzari loturiko hitz hauek aurkitu daitezke dagoeneko, lehendik zeudenaz gain:

alomorfo, anakoluto, asindeton, hapax, hendekasilabo, hiperonimo, ideolekto, kultismo, ortotipografiko, oxitono, paratestu, paremiologia, paroxitono, testu-antolatzaile, trebetasun, lexiko..

Honako hauek, aldiz, azpisarrera berrien artean daude:

Hezkuntza formal, hitz(-)hurrenkera, hizkuntza(-)funtzio, hizkuntza(-)ukipen, hiztun(-)komunitate…

Ohiko lexia berriak dira hauek:

Hitzez adierazi, jatorrizko hizkuntza, lagunarteko erregistro, lagunarteko hizkera

Eta zuzendu edo osatu diren sarrera, azpisarrera eta ohiko lexiak dirak honako hauek:

Apostrofo, argitalpen, baliotasun, desgaitasun, elerti (hobe literatura), elipsi, errefrau (hobe atsotitz), frogagarri, gaztelera (hobe gaztelanaia), gurutzegrama (hobe hitz gurutzatuak), gutunontzi, hitz(-)ordena, hizkera, hizkuntza, hizkuntza(-)komunitate, hiztun, ikaskide, ikaskuntza, ikaslagun, ikasle, ikasturte, irakurle, irakurpen, komunztadura, konposatu, literario, lokailu, partizipio, semantiko, testu-antolatzaile, topiko…

Jarduera-proposamena:

  • Zerrendako hitz berrietatik edo eguneratuetatik bat aukeratu, eta idatzi iruzkinetan hitz hori esaldi batean erabilita. Horrela, denon artean ikusiko dugu nola erabiltzen diren termino berriak benetako testuinguruetan.
  • Zenbat ezagutzen dituzu? Zerrendako zenbat hitz erabiltzen dituzu? Idatzi kopurua edo aipatu gehien erabiltzen dituzunak.
  • Talde-eztabaida azkarra: Galdera bat proposatu eta hitz zehatz batzuk erabiltzera derrigortu: adibidez: Zer garrantzi du hiztun-komunitateak hizkuntzaren garapenean?

Ohi bezala   2026ko ekaineko eguneratzean zuzendu edo osatu diren sarrera, azpisarrera eta ohiko lexiak eta gehitu diren sarrera, azpisarrera eta ohiko lexiak PDF batean bildu ditu Euskaltzaindiak.

Informazio gehiago Euskaltzaindiaren webgunean.