Astiro eta letra onaz zioen maisuak eskolan

Astiro eta letra onaz zioen maisuak eskolan

Iñaki Villoslada Fdez. -
Erantzun kopurua: 0

Eskuz idazteak abantaila kognitibo nabarmenak omen ditu. Azken ikerketek erakusten dute eskuz idazteak konektibitate neuronal zabala eragiten duela, batez ere eremu sentsorimotorrak, ikusmenekoak eta hizkuntzarekin lotutakoak aktibatzen dituelako. Horrek informazioaren kodeketa sakonagoa ahalbidetzen du; teklatu bidezko idazketak, berriz, prozesu mekanikoagoak aktibatzen ditu, memoriarekin eta ulermenarekin lotura txikiagoa dutenak.

Eskuz idazteko ahaleginak informazioa hobeto atxikitzea eta ulertzea eragiten du. Gainera, erritmo motelagoak informazioa hautatzera, parafraseatzera eta aktiboki prozesatzera bultzatzen du, ez soilik transkribatzera. Memoria episodikoa eta epe luzerako ikaskuntza sendotzen ditu, baita ikasteko jarrera positiboagoa ere sustatu.

Batez ere apunteak hartzeko, hiztegia eta egiturak lantzeko eta ariketa gidatuetan badu tokia eskuz idazteak. Beste aldetik, idazketa digitala egokiagoa da testu luzeak  idazteko edo komunikazio azkarra eskatzen duten jardueretarako. Biak, modu osagarrian, erabiliz, ikaskuntza eraginkorragoa lor daiteke.

Gehiago jakiteko

Marano, G., Kotzalidis, G.D., Lisci,  F. M., Anesini,  M. B., Rossi, S., Barbonetti, S., Cangini,  A., Ronsisvalle, A., Arturo, L., Falsini, C., Caso, R., Mandracchia, G., Brisi, C., Traversi, G., Mazza, O., Pola, R., Sani, G., Mercuri,  E. M., Gaetani, E. & Mazza, M. (2025). The Neuroscience Behind Writing: Handwriting vs. Typing-Who Wins the Battle? Life, 15(3). https://doi.org/10.3390/life15030345