artifiziala.eus, Beñat Erezumak sortutako webgune berria

artifiziala.eus, Beñat Erezumak sortutako webgune berria

par Iñaki Murua,
Nombre de réponses : 0

Adimen artifiziala euskaraz eta modu didaktikoan lantzeko webgunea da Beñat Erezumaren proiektu berria: artifiziala.eus. Helburua ez da soilik tresna berriak erabiltzen ikastea, baizik eta adimen artifizialaren oinarriak, mugak, arriskuak eta aukerak euskaraz lantzeko eremu argi eta erabilgarri bat eskaintzea.

12-18 urteko ikasleentzat pentsatutako doako plataforma digital interaktiboa da, adimen artifiziala zer den, nola funtzionatzen duen eta nola erabili behar den modu kritikoan ulertzen laguntzeko. Ikasgaiak, laborategiak, erronkak eta orientazio-atal espezifikoak, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat ez ezik, irakasleentzat eta familientzat ere bai. Eskuliburu bat ere badago, pdf formatuan.

Aipagarria da AILit Framework deritzon markoaren ikuspegi pedagogikoarekin lerrokatuta dagoela.