Eta nire eskoletan ez badut adimen artifizial sortzailea erabili nahi?

Eta nire eskoletan ez badut adimen artifizial sortzailea erabili nahi?

Iñaki Murua -
Erantzun kopurua: 0

Halaxe dio Ramón Besoníasek IA Educativa blogean argitaratu duen azken blog-sarrera: ¿y si no quiero usar la IA generativa en mis clases?

Egun erabilera anekdotikoa eta errutinazkoa dela esan daiteke, jarduera errazetara, edukia sortzera eta burokrazioa murriztera  mugatua. Ez da ohikoa irizpide pedagogikoen araberako egokitzapena eta irakasle gutxik ekin diote ikerketaren bideari. Bestelako faktoreak ere badaude hala nola borondate falta edo beldurra, mezu nahasgarriak tarteko sarritan. 

Hala, ez ikusiarena egitea da askoren jarrera Besoníasen iritziz, ikuspegi proaktiborik gabe; jakin badakite ikasleek erabiltzen dutela eskolako eremuan zein pertsonalean (laguntzarik gabe, irizpide etikorik gabe, iragazkirik gabe...), baina, aldaketak egitekotan, iruzurra ekiditeko dira nagusiki, besteak beste, ebaluatzeko modu "kontserbadoreak" baliatuta. Hezkuntza-politikek ere ez dute laguntzen; eustearen eta debekatzearen alde egiten dute maiz, etor litezkeen kexen zein demanden beldur. Familien usteak ere tartean daude.

Laburbilduz: AA azkar doa, ikasleak egokitzen ari dira baina arestian esandako gabeziekin, irakasle gutxi batzuk baino baino ez dira mugitzen ari... 

Honen harira, gogoan izan 2025ean e-Hizpiden argitara emandako "Adimen artifizial: hiru euskara-irakasleren esperientzia eta iritzia" artikuluan, hauxe dela galderetako bat: "zer esango zenieke AA baztertzen duten irakasleei?"