Ikasgelan lan-giro egokia lortzeko baldintzak

Ikasgelan lan-giro egokia lortzeko baldintzak

par Alex Mungia,
Nombre de réponses : 0

Ikasgelan lan-giro egokia lortzeko baldintzak aipatzen ditu Por qué tu alumnado no se concentra sarreran Isaac Guerrero irakasleak educlaustro buletinean. Hona hemen ideia nagusi batzuk:

  • Ikas-irakas prozesuan, erne ibili garrantzizko uneetan: zereginari dagokion erronka ezartzean, helburua partekatzean, feedbacka ematean edota ikasleen jarraipen-lanetan. 
  • Zaindu lortu beharreko erronkaren eta horretarako behar den gaitasunaren arteko oreka. Zeregina oso erraza bada, ikaslea aspertu egingo da, eta oso zaila bada, blokeatu.Kontuan izan garapen hurbileko eremua.
  • Erronka ikasle bakoitzaren arabera bideratu, eta ez klase osorako. Horretarako, adimen artifizialaren (AA) laguntzaz, zereginaren hiru zailtasun-maila aurreikusi. Eman AAri jatorrizko enuntziatua eta eska iezaiozu egokitu dezala hiru maila ezberdinetarako (oinarrizkoa, estandarra eta aurreratua).
  • Hasi aurretik, esaldi bakarrean adierazi zereginaren helburua (zertarako egiten dugu?). Ikasleen arreta eusteari begira, oso egokia da helburuak zehaztea eta ezagutaraztea.
  • Ikasleak lanean buru-belarri ari direnean, ez desbideratu beren arreta eta bildu haiei egin beharreko oharrak jarduera egin ondoren adierazteko.